Ez
Hasten gara
Erantzuna baiezkoa izan arren,
biribili
zuretzat da!
Erantzuna baiezkoa izan arren, aldaketari uko egiten badiozu, egunerokotasunean inertzia eta ohiturei amain ematen badiezu edo parte zaren erakundeetan eta taldeetan urratsak ematea kosta egiten bada, gogoeta egin nahi baduzu eta ohitura eta portaera zehatzak aldatzen laguntzeko zure buruari galdera eraldatzaileak egin nahi badizkiozu, zure erakundean etorkizun zirkular eta birsortzaile baten parte aktibo izan nahi baduzue, orduan…
P R I N T Z I P I O
Pentsatzeko eta egiteko moduak aldatuz
Naturarekin berriro konektatzeko gonbidapena
biribili permakulturan oinarritzen da, naturan aurkitzen ditugun patroietatik eta harremanetatik ikasten duen diseinu-sistema integral batean. Elkarren osagarri diren 12 printzipioak praktikatzea proposatzen du, eta elkarri lotutako hiru etika nagusiren inguruan oinarritzen da: 1) lurraren zaintza; 2) pertsonen zaintza; eta 3) energiaren, baliabideen eta soberakinen bidezko birbanaketa.
-
1
-
2
-
3
KONPONBIDE MOTELAK ETA TXIKIAK ERABILI
Gauza gutxiago, zainduagoak. Kudeatu eta mantendu daitekeen zerbaitetik hasi. Espektatibak, denborak eta eskalak neurtu. Erritmoak ulertu, bizkorregi ibili gabe, gehiegi hartu nahi izan gabe. Intentsitatea jaitsi (une jakin batzuetan izan ezik). Xehetasunetan arreta jarri.
Zein da gutxieneko proiektu bideragarria? Zer kendu dezakegu helburuari eragin gabe? Zer xehetasun dira erabakigarriak? Zein dira puntu kritikoak azkarregi bagoaz?
BEHATU ETA ELKARRI ERAGIN
Arreta jarri. Jakin-mina landu. Nork bere buruari eta gure ingurukoei entzun. Zentzumen guztiak erabili. Lehen eskuko esperientziak izan eta ezer ziurtzat ez jo. Porotsuak izan. Ingurunearekin mimetizatu.
Nola egingo duzue behaketa? Zer zantzu jaso dituzue azken miaketan? Zer galdera egingo dizkiezue beste eragile batzuei? Zer pentsatzen duzue, zer sentitzen duzue, zer sumatzen duzue?
EREDUEI ERREPARATU ETA XEHETASUNAK ZAINDU
Sistema ulertu eta bereizgarria dena aintzat hartu. Portaera-, pentsamendu- eta komunikazio-jarraibideak identifikatu. Orokorraren eta partikularraren artean joan-etorriko bidaiak egin. Planifikatu azaleratzen ari denari arreta emateari utzi gabe. Egokitu eta testuinguruan kokatu.
Zeintzuk dira egiturazko elementu gakoak? Ba al da errepikatzen den eredurik? Zer xehetasun zaindu nahi dituzue ondoen? Testuinguruko zein faktorek eragin diezazuekete gehien? Zereginen zerrenda zehatza egin duzue?
ANIZTASUNA MAXIMIZATU
Desberdintasunak eta adimen anitzak baloratu. Integratu, bereizi beharrean (EDO-tik ETA-ra). Inklusiboak eta abegikorrak izan. Tipologiak batu eta alternatibak aztertu. Apustuak dibertsifikatu erresilientzia handitzeko eta kalteberatasuna minimizatzeko.
Zer dibertsitate mota sartzea da lehentasunezkoa? Zertan egingo luke mesede aniztasuna handitzeak? Nola erakarri falta dena? Dibertsitatea areagotzearen ondoriozko zer gatazkari erantzun beharko litzaioke?
ERTZAK ETA MARJINALA AINTZAT HARTU
Mugak ohiko konbentzio, arau eta errutinetatik haratago zabaldu. Muga lausoak, dinamikoak eta malguak igaro. Elkartzeko, trukatzeko, elkarrekintzarako eta desadostasunetarako lekuak bultzatu. TRANS-ean bizi
Zer ari da gertatzen ertz eta espazio informaletan? Zein muga fisiko eta mental zeharkatzeko prest zaudete? Zer nahasketa eta tentsio izan daitezke generatiboak?
ELEMENTUAK ETA EGITURAK KONEKTATU
Elementu bakoitzak funtzio ugari betetzen ditu, eta funtzio bakoitzari hainbat elementuk eusten diote. Balioa handitu elementuak, profilak eta trebetasun osagarriak konbinatuz. Sare irekiak eta banatuak artikulatu. Rol eta inplikazio ezberdinak bultzatu.
Zer elementu eta funtzionaltasun babestu eta indartu? Zein konexiok sor dezakete balio handiagoa? Zer ireki eta parteka daiteke? Nola parte har daiteke?
ARAZOA KONPONBIDEA DA
Sintomei erreparatu eta kausak eten. Mehatxuetan aukerak aurkitu eta ahuleziak indargune bihurtu. Kritikak onartu eta akatsetatik ikasi. Gure ekintzen ondorioez (batzuetan ikusezinak) gehiago jabetu. Irudimenaren erabilera intentsiboa egin.
Non sortzen dira arazo eta gatazka nagusiak? Zeintzuk dira kausak? Zein akats errepikatzen dituzue gehien? Zein izan liteke irtenbiderik errazena? Eta disruptiboena?
ENERGIA MOBILIZATU ETA GORDE
Eskura dauden energia motak identifikatu. Bioritmoak eta ziklo naturalak aprobetxatu. Oparotasun garaian bildu, eskasia-uneetan erabiltzeko. Pasioak, helburuak zehazteak eta egiten dugunarekin loturak energia positiboa sortzen dute.
Zer energia-baliabide mota dituzue? Zuen bioritmoak ezagutzen dituzue eta planifikatzeko gida gisa balio dizuete? Zer da zuentzat energetizantea? Zergatik blokeatzen da zuen energia?
AUTOERREGULAZIOA ETA ATZERAELIKADURA
Ahaleginik txikiena eta etekinik handiena. Etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza. Helburu partzialak eta mugarri zehatz lorgarriak ezarri. Eman eta jaso, elkarrekikotasuna bultzatu. Erraztu (oztopoak murriztu). Lotura onuragarriak eta iraunkorrak sortu.
Zer dabil ondo? Zer hobetu dezakezue edo zer egiteari utzi? Zeintzuk dira zuen hurrengo helburu zehatzak? Zein eragile dira funtsezkoak horiek lortzeko? Nola hobetu ditzakezue dituzuen harremanak?
ONURAK ESKURATU
Era desberdinetako pizgarri eta sari erabilgarriak bilatu. Prozesuaz gozatu, emaitzak biltzeaz bezainbeste. Epe laburrari eta epe luzeari modu orekatuan erantzun. Norberaren interesak zaindu, taldearenak bezala.
Zer emaitza espero dituzue epe labur eta luzean? Ba al dakizue horiek nola jaso eta kapitalizatu? Nola orekatzen dira zuen interesak gainerako agenteen interesekin? Soberakinak kudeatzen dituzue?
ALDAKETETARA IREKI
Aldaketa zerbait positiboa eta saihestezina dela ulertu. Mailaz mailako trantsizioak bultzatu eta horiek kudeatzen ikasi. Zer den eta zer izan litekeen pentsatu, memoriarekin baina nostalgiarik gabe. Nahi diren aldaketen ibilbidea marraztu.
Zer aldatu behar duzue? Zer lehen urrats eman? Zer gal eta irabaz dezakezue? Zertan eta nola egiten diozue kontra aldaketari? Zer ikasi zenuten zuen azken eraldatze-prozesu esanguratsuan?
BER-/BIR-PRAKTIKATU
Birsortzeko erabilera eta ziklo berrietan pentsatu. Baliabide eta zerbitzu berriztagarriak erabili. Daukaguna eta inguruneak eskaintzen diguna aprobetxatu. Kanpo-efektu negatiboen sorrera minimizatu. Murriztu, berrerabili, birziklatu, konpondu, birpentsatu, birbaloratu, berriz hezi, berregituratu, birbanatu…
Zeintzuk dira zuen proiektuan aplikatu beharreko BER-/BIR- nagusiak? Nola planteatzen duzue hura osatzen duten elementuen jarraipena edo bigarren bizitza? Zertan ari zarete baliabideak alferrik galtzen?
i t u r b u r u k o d e a
Biribilizatzen dugu?
Posiblea iraultzailea da