i t u r b u r u k o d e a
Z e r D a
Biribilizatuko gara?
biribili euskarazko hitz-joko baten emaitza da, zirkulartasunerantz joatera
gonbidatzen gaituena (biribil + ibili). Trantsizio ekosozialerako autodiagnostikorako eta autoebaluaziorako tresna bat, permakulturaren printzipioetan oinarritzen dena.
biribili bereziki pertsonentzat, erakunde txikientzat eta komunitateentzat pentsatuta dago, honako hauetarako:
- Hausnarketa indibiduala eta kolektiboa bultzatzeko, nola bizi garen eta nola lan egiten dugun eta nola egin nahiko genukeen hobeto jabetzeko.
- Jokabide-aldaketak sartzen joateko eta eredu mental, ohitura eta errutina berriak hartzen joateko, zirkularragoak, birsortzaileagoak, ekologikoagoak eta osasungarriagoak.
Posible dena
iraultzailea da
biribili egoera, behar, erritmo edo lehentasun desberdinetara egokitu daiteke. Tresna baliagarria da, bai egoera eta proiektu zehatzetarako, bai hausnarketa estrategikoko edo antolamendu-aldaketako prozesuetarako.
Desioa eta energia alternatiba positiboak, eskuragarriak eta birsortzaileak irudikatzera eta aplikatzera bideratzen laguntzen du. Pisua kentzen die argudio apokaliptiko, erruduntzaile eta zigortzaileei. Aurre egin dakiokeenean jartzen du arreta, erronka handirik ezarri gabe. Egunerokoan lursail txikiak egin eta irabaztetik. Umil-umil. Urratsez urrats. Premiazkoan eta garrantzitsuan.
O I N A R R I A K
Zirkularra dena
Zirkulartasuna eta birsorkuntza
biribilik gonbitea egiten digu produktibismoarekin eta kontsumismoarekin lotutako bizimoduetatik, pentsamendu lineal eta azeleratutik, erabili eta botatzetik edo zaharkitze programatutik, portaera zirkularragoetara, ugalkorragoetara, pausatuagoetara, eta bukleetan eta atzeraelikadura-fluxuetan oinarritutakoetara igarotzera.
biribilik, zirkulartasuna, eskura dauden baliabideen eta harremanen zaintzatik, erabilera kontzientetik eta aktibazio arduratsutik lantzen du, bizi-zikloak ahalik eta gehien zabaltzeko. Eta, gainera, birsortze-klabeetan egiten du, parte hartzen dugun ekosistemen osasuna eta bizitasuna leheneratzeko eta hobetzeko baldintza egokiak sortzea bilatuz.
Gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen lau erreferentzia haritik tira egiteko:
- Konposta izateko eta izateaz gozatzeko gonbidapena “Seguir con el problema. Generar parentesco en el Chthuluceno” liburuarekin. Donna J. Haraway-ren lana, Consonnik editatutakoa, filosofia poetiko praktiko hutsa da zirkulartasun tentakularrerako.
- Ellen MacArthur Foundation-en webgunea. Ekonomia zirkularra sustatzeko erreferentziazko nazioarteko erakundea da.
- “Diseñando Culturas Regenerativas”, Daniel Christian Wahlen liburua da, EcoHabitar argitaletxeak argitaratua, eta diseinu birsortzaileko printzipio, eredu eta proposamenen katalogo oso bat eskaintzen du.
- NBEk 2021-2030 aldia Berrezarpenaren Hamarkada” izendatu du.
Permakultura
Naturatik ikasi
biribilik zirkulartasuna permakulturatik bilatzen du. Elkarren osagarri diren 12 printzipiorekin lan egitea proposatzen du elkarrekin lotutako hiru etikaren bidez: 1) lurra zaintzea; 2) pertsonak zaintzea; eta 3) energia, baliabide eta soberakinen bidezko birbanaketa.
Permakultura nekazaritzako elikagaien esparruan sortu zen, baina beste askori aplika dakieke, hala nola osasunari, hezkuntzari, finantzei, etxebizitzari, energiari, gizarte- eta kultura-prozesuei… Gainera, sistema eskalagarria da, eta berdin lagun diezaguke arlo pertsonalean zein parte garen erakunde eta komunitateetan edo auzo, udalerri edo eskualde mailan.
Gehiago jakin nahi baduzu, guretzat funtsezko bi erreferentzia hauek dira:
- “Permakulturaren printzipioak” David Holmgrenen lana laburbiltzen duen webgune erraza, permakultura zer den, haren etika eta printzipioak eta jardun-eremuak ulertzen laguntzeko.
- “La gente y la permacultura”, Looby Macnamararen liburua, Kaicronek argitaratua, diseinu pertsonal, kolektibo eta planetarioari aplikatutako permakulturari buruzkoa.
Iraun[bizi]bideragarritasuna
Bizitza erdigunean jartzea
biribilik bat egiten du bizitzea merezi duen bizitza baten bilaketa feministarekin, enpleguaren eta lanaren banaketa ulertzeko ditugun moduetan, 8-8-8 logika zaharkituaz haraindiko bizi-denboraren antolaketan edo kapital-banaketan eta balioa ematen diogun horretan eraginez.
Horregatik, biribili ColaBoraBorak garatutako beste tresna baten osagarri ezin hobea da: “IraunBIZIbideragarritasuna – Bizitza erdigunean jarriko duen ekintzailetza baterako trikimailu eta konponbideen Gida”. Hiru oinarriren inguruko ariketak eta ikaskuntzak biltzen ditu: Bizi / Zaindu / Kobratu.
Gida praktikoa da, Rosa Fernándezek zuzendutako kodiseinu-prozesu baten emaitza, La Quinta Olaren kolaborazioarekin.
N O R T Z U K
Jakintzen, ilusioen eta baliabideen batura
biribili ColaBoraBorak garatutako tresna da, pertsonetan eta bizi diren ingurunean oinarritutako elkarlaneko egoerak diseinatzera eta erraztera bideratutako diziplinaz gaindiko azterlana. Gogoeta estrategikorako, plangintzarako eta antolaketarako era guztietako sistema, zerbitzu eta prozesuen diseinuan eta garapenean permakulturaren aplikazioan dugun esperientziatik edaten du.
Tresna hau sortzeko honako hauen laguntza izan dugu: Andrea Nieto diseinatzailea kontzeptualizaziorako; UPV-EHUko Inguru Psiko ikerketa-taldea jokabide-arloa gehituz; Ojobuey-ko Nerea Márquez diseinatzaile grafikoa unibertso bisualerako; eta Ms Barrons bizitza digitala emateko.
Eta hori posible izan da Wikitoki-ren parte izateak dakarren substratu sortzaileari eta Eusko Jaurlaritzako KSI+ programen, KSIgune / Euskampuseko Conexiones eta Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Creativaren laguntza materialari.